2008-12-22

“TAMSHI”=soka eta “YACU”=ura

Estatua: Perú; eskualdea: Loreto; herrialdea: Maynas; barrutia: Fernando Lores; herria: Tamshiyacu. Amazonas ibaiaren hertzean kokatuta, 03º 29’ 57’’ hego latitudean eta 73ª 02’ 24’’ mendebal longitudean. Klima tropikala, beroa eta hezetasun handikoa. Arratsalderako freskatu egiten dau ibaiak dakarren haizetxuaren eraginez. Barrutiak 22.000 biztanle baditu, Tamshiyacun 8.000 aldera batzen dira. Jose Mariren parrokiaren ardurapean 18.000 eliztar geratzen dira. Parrokiaren lurraldea Bizkaia osoa baino zabalagoa da. Gehienak nekazaritzatik bizi dira. Kalitate handikoak dira ananak eta umariak (Poraqueiba sericea). Yuka, bananak eta arto ona be hartzen dira. Hara joateko: Bilbo-Madril-Lima-Iquitos (hegazkinez), Iquitos-Tamshiyacu (gabarraz).
Aurkitu eizu beheko mapan Tamshiyacu herria, Perun. Horretaz gain, berari buruzko datu gehiago, latitudea, longitudea, klima... helbide honetan daukazuz. http://www.fallingrain.com/world/PE/16/Tamshiyacu.html


Ikusi mapa handiagoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario